XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

I-BURUZAG.: Eta ez al-degu, itxuraz bada ere, auzi-antzeko zerbait egin bear?

MIKELETEA: Bai (II Buruzagiari) Ipiñi-erazi ezazu emen maai bat iru aulkiekin, eta naikoa izango da. (Eta ikusleen ezker aldetik izkutatuko da II buruzagia) Arrigarria da eta siñistu-eziña zein azkar zabaltzen diran emen berri guztiak.

Oraindik orain jakin det nik neronek ere Santa Kruz atxilotu dutela, eta jendez bete zaizkigu, dagoneko, emengo bazter guztiak...

I-BURUZAG.: Aundia da, izan ere, apaiz orren izena, ez ditu ogei mutil berekin, eta bera degu gure etsairik aundiena, eta baita kalterik aundiena egiten digun etsaia ere, eta ezin arrapatu izan degu, eta arrapatzen degunean ies egiten digu beti...

MIKELETE: Gaurko ontan ez du, bada ies egingo. Ez orixe, ala zankoa!!

(Eta ikusleen ezker-aldetik agertuko dira II Buruzagia eta bi soldaduek, maaia ekarriko dute)

II-Buruzag.: Nun utzi dezakegu maai au?

Mikelete: Utzi ezazute ortxe, eta ez aaztu aulkiekin, gure onek egiazko epaiketa baten itxura izan behar du-ta... (Ikusleen ezker-aldetik izkutatuko dira berriro soldaduak, eta iru aulkiekin agertuko dira bereala, eta maai alboan aulkiak utzi eta izkutatuko dira berriro. II Buruzagiari)

Oraintxe ari nintzan oni esaten, jende asko bildu dala emen, Santa Kruz onera dakartela jakin dan bezain laster, eta bildur naiz, ez ote diran bere mutillak ere etorriko, bera askatu naiean. Erne egon gaitezen, bada... (gero eta aundiagoa izango da kanpotik datorren iskanbilla)

I-Buruzag.: Ba-dakartela dirudi...

Mikeletea: (Iruditegi-atzera urbilduko da Mikeletea, eta balkoitik begiratuko balu bezala.) Bai, badakarte...! Eta ondo lotua ikusten danez, ies egin ez dezan. (II-Buruzagiari) Zoaz beera, eta ez dedilla beste iñor sartu. Sarrerako ateak itxi; eta jarri bertan zaintzailleak...